miércoles, 12 de noviembre de 2014

"LIBURU IBILTARIA" GURE ARTEAN

Azaroaren 5ean, liburu ibiltaria heldu zaigu. Kutxa bat ipuinez beterik daukagu eskolan eta datorren hilerarte
 edukiko dugu. Zein pozik gauden hainbeste ipuinekin!!!





jueves, 12 de junio de 2014

Ander Lipus

Gaur Ander Lipusekin paperezko jantziak eta apaingarri dotoreak egin ditugu. Zelako ondo pasatu dugun!!!




lunes, 9 de junio de 2014

Txokolatezko bizkotxoa!!!

 Barikuan, hilak 6, txokolatezko bizkotxoa egin genuen. Ondoren, errezeta idatzi genuen eta hona hemen zuek etxean egiten animatzeko.


jueves, 10 de abril de 2014

MUSEOA ESKOLAN

Apirilaren 1ean, tailer batzuk izan genituen Bake Museoaren eskutik; hain zuzen ere Idoia etorri zitzaigun hainbat ekintza gurekin egiteko.




GURE HERRIA

HEMEN DUZUE DENON ARTEAN EGINDAKO HERRI POLIT BAT!!!




viernes, 14 de marzo de 2014

IGERILEKURA GOAZ

Pasa den asteko eguenean, Martxoak 6, LH-ko 1. eta 2. mailakoak Markinako  igerilekura joaten hasi gara. 
Ikastaroa bost saiokoa izango da. 
Zein gustura egoten garen!!!




miércoles, 5 de marzo de 2014

Ander Lipusekin antzerkigintzan

Gaur Ander Lipusekin antzerkigintza saioa izan dugu. Bertan gorputz adierazpenerako eta ahotsa lantzeko ariketak ikasi ditugu. Bihar ere jarraituko dugu.




martes, 4 de marzo de 2014

Inauteriak eskolan!

 Gaur, martxoak 4, inauteriak eskolan ospatzen ari gara. Begira, begira gure MOZORRO IZUGARRIAK!





jueves, 27 de febrero de 2014

Badatoz inauteriak!!!


Laster inauteriak datoz eta prest gaude mozorrotzeko. Gelan Euskal Inauteriko pertsonaiak lantzen ibili garenez, hona hemen denok esku-lanetan egindako Miel Otxin-en kapelarekin. Dotore gaude, ezta???

miércoles, 12 de febrero de 2014

Ipuin kontalaria

Martitzenean, Otsailak 11, Yolanda Arrieta Malasetxebarria idazlea gure artean egon zen. Hainbat ipuin eta olerki kontatu ondoren, azkenean eskolako liburu batean hitz batzuk eskaini zizkigun.
Zein gustura egon ginen!!!





jueves, 6 de febrero de 2014

Liburu ibiltariak

Otsailaren 5etik aurrera LIBURU IBILTARIAK gure artean daude. Eskolan kutxa handi bat daukagu ipuinez beterik, irakurri ahal izateko. Martxoaren amaieran liburuen bila etorriko dira beste ikastetxe batera eramateko.




Santa Ageda

Pasa den martitzenean, Otsailak 4, Santa Ageda bezpera zela eta, herritik zehar abesten ibili ginen, urtero bezala, antzinako ohitura mantenduz.






lunes, 3 de febrero de 2014

SAN BLAS

Pasa den ostegunean, betiko legez, aurten ere San Blaseko opilak egiteko elkartu ginen. Begiratu nola moldatu diren gure "chef" ospetsuak...!!!








martes, 14 de enero de 2014

TXIKI PARKera irteera

     Urtarrilaren 10ean, HH-ko ikasleak eta gu Gernikako Txiki Parkera jaon ginen eguna pasatzera. Zelako ondo pasa genuen!!!     




jueves, 9 de enero de 2014

Olentzero etorri zaigu!


Atzo, urtarrilak 8a, gelara sartzerakoan SORPRESA izan genuen. Olentzero eskolara heldu da eta opariak ekarri dizkigu. Iupiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!